We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Haize beltzak

by Hegazkin

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Begietan 05:38
Zure isladak begietan mila arantza ditu zure minak zeruan du arnasten Zauri zara mendi hezean* ta horregatik nauzu ezagutzen Etxe altuetan ihes egin nahi du zure ametsak arratsero Zure izenak murruetan mila marka ditu zure argiak eguna du ahazten Atzoko hitzetan ezin zara kabitu atzoko hodeia duzu arnas eta orain zuretzat ez dago irtenbiderik eta orain munduak zure kontra dihardu Industrigunetan hasi omen zinen zure argitzalekin solasten zure mundu argia ilunarazten zure arimarekin ordaintzen zure espetxearen amarauna * Zauri zara mendi hezean Lauaxeta “Langile eraildu bati”
2.
Izar euritsua hare ahaltsua izan zinen agertu zinen herrietan barrena Izar eroria leihoko txoria izan zinen erotu zinen herrietan barrena eta ametsetan lehertu zinen hartan gerra itsua zen zuretzat eguzki zuri beltza eta niretzat gordetako hitzak nahi baino urriago eta ilunago eta ederrago Orain da zuretzat ametsak jarraitu edo ahazteko garaia horregatik halabeharrez elkarri agur esan behar izan genion atzo nonahi ilerik gabe gaur kolore txuria izurri berria boladan jarria sugarra hitzetan negarra hatzetan zirrara harmailetan gauaren mugetan izarak soinean izarrak golkoan bere izena gakoan esan dit ahoan
3.
Hondartza 05:29
Haitzetan laino lodien azpian neguaren hondarrean Han zeunden orri zuri bat eskuan orbain beltzak azalean Batzuetan ezinezkoa izaten da agerian irautea Hondarretan beste baten oinatzak noiztik zara haren beldur? Hesietan idatzitako aldarriek zure letra daramate Ez zenuen aurkitu hondar aleetan nekez bilatzen zenuena Zuretzat hesitu zuten hondartzako sailean hildako bat sartu da bart gauean Aztarna guztiak bere ametsen aterpean galdu dira uraren gainean Bere aurpegia tinta gorriz estalia ageri da uraren gainean
4.
Lehergailua 05:57
Bi haize boladen talka iluntasunean gure barnean Beste ate baten bila nenbilenez orduan Nola aurkitu ninduzun non zeuden nire oinatzak zure begi aurrean Ilunpetan nabil oinez deszifratu nahi zintuzket tunelaren barnean Orain ni naiz zure basoetan galdu dena ni ote naiz koadro zuriaren beldur dena Eremu gorria zeharkatzen baduzu gutako inor zauritu gabe Gure arteko haria estutzen duzunean momentu batez eten liteke Hedatzen ari da uhinik bortitzena eraikitako oro desegiten duena Ezeri eusteko kemenik gabe uzten gaituen pozoina
5.
Isilpean nabil orain armiarmaren moduan zure hitzen itzalean aterpean Eskatu nahi nizun dena uzteko baina ez zen garaia horrela hasteko zure barruan dena zegoen hazteko mundu berri bat egun bakoitzeko Bidaia bat ustekabean ilargia bete zenean harriak, zerua, dena bapatean irauli zen nire aurrean Zure etxera itzultzean dena aldatu zen gure artean Nahiz zure gorputza nuen aurrean arima arrotz bat zuen barnean Bakoitzak bere garaia bakoitzak bere gosea hitzekin ezin asea arimen nahia Isilpean nabil orain armiarmaren moduan zure hitzen itzalean aterpean
6.
Haizea uxatzean gauean trantzea amaitzean urrun nago Haizea uxatzean gauean hitzak amaitzean Zure ametsetan azaldu arren ez ninduzun ezagutzen ondoren menditik bueltan galdu ginen Edertasuna ulertu arren ez zenuen nabaritzen eta gau hura ez zenuen oroitzen Haizea uxatzean... Zure aurreiritzien neurriko ezkutuan ageriko beti mundu berri baten atariko Amore eman behar bietan etsipena begietan sekretuak lurperatuz mendietan Esaidazu orain zein den bertako Suziriak ziruditen iraganean Hitzak ziren hitzak soilik azken finean Amaieran zurekiko etsipenak eta damuak galdu dira hosto gaineko teilatuetan Amodioa nere barnean bildu eta gorde ezkero giltzapean isolaturik ez litzake iraungiko Amestetan ereindako ilusio faltsu guztiak urtu dira eguzkipean

about

Sintetizadoreak eta gitarra elektrikoa: Alayn Carazo Iturriaga.
Ahotsa: Iosu Isaias Villanueva Castro, "Isuo".

Grabaketa eta nahasketa: Ander Barriuso Muñoa (Elektrika Grabaketak) Shot! estudioan.
Masterizazioa: Ohian Lizaso, 2noisy estudioan.

Diseinua eta maketazioa: Aritz Ormazabal Barrios.
Laguntzaileak: Mikel Arriaran Iraeta, Ander Bolibar Zabala, Jokin Guridi Urrutia, Idoia Hernandez Toledo.

CD formatuan salgai kontzertuetan eta hegazkin@mukuru.eus bidez.

credits

released May 26, 2021

Haize beltzak. Hegazkin, 2021.
MKR012
mukuru.eus

license

all rights reserved

tags

about

Hegazkin Bergara, Spain

Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro “Isuo” musikariek osatzen dute Hegazkin.

Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute: pop, trip-hop...

contact / help

Contact Hegazkin

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Hegazkin, you may also like: